top of page

Euskal Herria osoan, tradizio handiko festa otsailaren 5ean ospatzen da; Santa Ageda. Bezperan,otsailaren 4an, kale eta etxez etxe ibiltzen da jendea taldeka bertso zaharrak abesten eta diru eta jakiak biltzen. Zenbait herritan, Santa Ageda festa bezperan iragarri egiten da kanpaien deiaz eta zintzarrien hotsez sorgiñak uxatzeko. Bestetan, sutzarrak pizten dira kanpai dorreetan eta kaleetan, baina kalez kale kantatzen ibiltzea da ekintza hedatuena. Makilen kolpeek bertsoen kantuak laguntzen dituzte, udaberriaren alde daudela eta neguari adio esateko: “hau da, neguan lurra lo dagoela, eta kolpeka zera esan nahi zaio”.

Hartu makila, ahotsak ondo berotu eta hasi gurekin kantuan!!

 

 

bottom of page